Berrazterketa

||

Izapidetzea ez onartzearen aurkako edo babesa ukatzearen aurkako eskaera, mugako postu batean aurkez daitekeena.

Bi eguneko epean aurkeztu behar du interesdunak, ebazpena jakinarazten zaionetik, eta ebazpenaren ondorioak eten egingo dira. Barne Ministerioari dagokio berrazterketa-eskaera hori ebaztea, eta interesdunari jakinaraziko zaio bi eguneko epean.

Berrazterketa izapidetzen den bitartean, pertsona kasu horietarako gaitutako dependentzietan egongo da.

Epe horren barruan Ministerioak ebazpenik ematen ez badu, eskaera prozedura arruntetik izapidetuko da, baita eskatzailearen sarrera-baimena eta behin behineko iraupena ere.

Barne Ministerioak ematen duen ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, aukerako berraztertzeko administrazio-errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean, hurrenez hurren. Interesdunak jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunean hasiko dira bi epe horiek.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.