Ebazpena

||

Barne Ministerioak nazioarteko babes-eskaerari emandako erantzuna. Aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Aldekoa bada, errefuxiatuaren estatutua edo babes subsidiarioa ematen zaio eskatzaileari, eta kontrakoa bada, aldiz, eskaera ukatu egiten da. Azken kasu horretan, eskatzailearen itzulketa, kanporatzea edo nahitaezko irteera ebatziko litzateke. Eskaera aztertzeko eskumenekoa den hirugarren herrialde batera eramateko erabakia ere har liteke, baldin eta ebazpenak eskaera izapidetzeko ez onartzea erabakitzen badu, arrazoi horrengatik.

Ukatzeko ebazpena izan arren, hartan ikus daiteke eskatzaileak estatu espainolean jarraitzeko betekizunak bete egiten dituela, bizileku-baimena izapidetuz edo arrazoi humanitarioengatik. Kasu horietan, Atzerritarrei buruzko Legean araututakoa hartzen da aintzat.

Ebazpenaren aurka, aukerako berraztertzeko administrazio-errekurtsoa jar daiteke, ebazpena eman zuen organoaren aurrean eta hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtso bat Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.