Etorkinak Integratzeko Zuzendariordetza Nagusia

||

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendeko Migrazioen Idazkaritza Nagusiaren Migrazioen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako organoa.

Honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:

  • Etorkinak, asilo-eskatzaileak, errefuxiatuak, aberrigabeak, eta aldi baterako babes-araubidearen eta nazioarteko beste babes-estatutu batzuen eraginpean dauden pertsonak integratzeko eta haiei harrera integrala emateko sistema garatzea eta kudeatzea;
  • Etorkinak integratzeko diru-laguntzak kudeatzea, eta aurreko atalarekin lotutako erakunde publiko eta probatuei laguntzea;
  • Europar Batasunak gai horri buruz abian jarritako ekimen, funts eta ekintza-planak kudeatzea;
  • Salbuespenezko egoeretan presaz esku hartzeko eta lehen mailako arreta eskaintzeko programak garatu eta kudeatzea, bidezko bada, Autonomia Erkidegoekin, toki-erakundeekin zein erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean;
  • Etorkinen itzulketarekin, familiak berrelkartzearekin eta enplegua bilatzeko bisa duten etorkinak hartu eta integratzearekin zerikusia duten programak garatu eta kudeatzea;
  • Etorkinak Behin-behinekoz Barneratzeko Zentroen (EBBZ) eta Errefuxiatuak Hartzeko Zentroen (EHZ) plangintza, kudeaketa eta jarraipena egitea;
  • Lehen puntuan aipatutako pertsonen integrazioa sustatzeko jardunak beste ministerio-sail, Autonomia Erkidego, toki-erakunde eta erakunde publiko eta pribatu batzuekin adostea.

    Print Friendly

    Bibliografia