Txartel gorria

||

Nazioarteko babesaren eskatzaile gisa identifikatzeko dokumentu ofiziala, asilo-eskatzaileari Espainiako lurraldean bizitzeko baimena ematen diona eskaeraren ebazpena ematen den bitartean.

Identifikazio hori txartel gorri bat da, eskatzailearen filiazio-datuak eta argazki bat jasotzen dituena. Eskaera izapidetzeko onartu eta gero ematen da txartel gorria. Eskaera egin eta sei hilabetera, txartel horrekin lan egin ahal izango dute. Dokumentu hori aldian behin berritzen da, eta, beraz, asilo-eskatzaileak jasotzen duen bigarren txartelean berariaz azalduko da lan egiteko baimena ematen diola.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.