Aberrigabezia-kasuak Murrizteko Konbentzioa

||

1961ean egin zen, Nazio Batuen esparruan, aberrigabezia nazioarteko akordio baten bidez murrizteko. Aurreikusten duenez, nazionalitatea eman behar zaie aberrigabeei, betiere Estatuarekin loturaren bat badute (Estatuko lurraldean jaio direlako edo nazional baten semea edo alaba delako). Tresna horren bidez, halaber, estatuek konpromisoa hartzen dute bertako nazionalitatea duten pertsonei arraza, etnia, erlijio edo politikari lotutako arrazoiengatik nazionalitatea ez kentzeko. Estatu espainolak ez du konbentzioa berretsi.

Print Friendly

Bibliografia

  • 1961eko Aberrigabezia-kasuak Murrizteko Konbentzioa

  • UNHCR (2013): Estados parte de la Convención para reducir los casos de Apatridia suscrita en Nueva York el 30 de agosto de 1961. Nazio Batuen Itun Sortak, 989. liburukia, 175. or. 2013ko abenduaren 5era arte eguneratua.