Nazionalitatea

||

Asilo-eskubidearen esparruan, 1951ko Genevako Konbentzioan ezarritako errefuxiatuaren definizioan agertzen diren bost jazarpen-arrazoietako bat da ‘nazionalitatea’.

Espainiako Asilo Legeak 7.1.c) artikuluan biltzen duenez, “nazionalitatearen kontzeptua ez da mugatuko estatu baten herritartasuna izatera do ez, eta, aldiz, bilduko ditu, bereziki, talde jakin bateko kide izatea norberaren identitate kultural, etniko edo linguistikoagatik, jatorri geografiko edo politiko erkideengatik edo beste estatu bateko biztanleriarekin duen harremanagatik”.

Pertsona aberrigabeen kasuan, Konbentzioan bildutako arrazoiez gain, aberrigabe horiek errefuxiatu bihur daitezke, adibidez, herritartasunik ezak diskriminazio larria eragiten dienean, jazarpena den diskriminazio larria.

Print Friendly

Bibliografia

  • UNHCR (2001): Interpretación del Artículo 1 de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados.

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.