Giza eskubideen defendatzailea

||

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak esamolde hori erabiltzen du giza eskubideak sustatzen edo babesten ahalegintzen den pertsona (bakarka edo beste batzuekin batera) deskribatzeko.
Termino zabala da; izan ere termino horrek edozein giza eskubideren (banakakoak edo kolektiboak) urraketa benetan desagerrarazten laguntzen dutenak eta giza eskubide horiek benetan gauzatzea sustatzen dutenak biltzen ditu. Defendatzaile gehienek nazio- edo toki-esparruan dihardute, hain zuzen ere giza eskubideen defentsaren alde beren komunitate edo herrialde propioetan. Alabaina, nazioarteko edo eskualdeko esparruan ere dihardute.

Lan hori egiteagatik, indarkeriaren eraginpean egoten dira eta beren osotasun fisikoa eta buru-osotasuna arriskuan jartzen dute eskubideen urraketarekin amaitzeko eta justizia soziala duen bakea sustatzeko borrokan. Kolektibo hauek jarduten duten lurralde edo esparruetatik desplazatzera behartuak izateko arrisku handia izaten dute.

Nazio Batuek “Mundu osoan aitortuak diren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatzeko eta babesteko, norbanakoek, taldeek eta erakundeek dituzten eskubide eta eginbeharrari buruzko Adierazpenean” onetsi zuten figura hori (Giza Eskubideen Defendatzaileei buruzko Deklarazioa deitzen da).

Print Friendly

Bibliografia

  • Eguren, E. eta Caraj, M. (2009): Nuevo manual de protección para los defensores de derechos humanos. Protection International, Brusela.

  • UNOHCHR (2004): Los Defensores de los Derechos Humanos: Protección del Derecho a Defender los Derechos Humanos. 29. liburuxka. Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa, Nazio Batuak, Geneva.