Itzulketa

||

Itzulketa egiteko ez da kanporatze-espedienterik behar, baina bai berme guztiak beteko dituen prozedura bat. ‘Bero-beroan egindako itzulketekin’ Estatu espainola legea urratzen ari da, existitzen ez den figura bat aplikatzen ari baita; eufemismo bat da. Halaber, Giza Eskubideak babesteko Europako Hitzarmenaren 4. protokolo gehigarriari kontra egiten dio, hitzarmen horretan kanporatze kolektiboak esanbidez debekatzen baitira, eta jazarpena jasan dezakeen pertsona ororen oinarrizko eskubide bat urratzen du, hau da, asiloa edo nazioarteko babesa eskatzeko duen eskubideari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

Bibliografia

  • 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.

  • Barne Arazoetako Ministerioa (2012): Balance de la lucha contra la inmigración irregular

  • 557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa; Errege Dekretu honen bidez onartu egiten da 4/2000 Lege Organikoaren Araudia, Espainian dauden atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta euren gizarteratzeari buruzkoa.

  • 17/2013 epaia, 2013ko urtarrilaren 31koa (2013ko otsailaren 26ko BOEa, 49. Zk.).