Estereotipoa

||

Estereotipoak gizarte-talde jakin bati esleitutako ezaugarriei buruzko sinesmen multzoak dira.

Kategoriatan sailkatzeko prozesu kognitiboaren, hau da, objektu bat, pertsona bat, animalia bat eta abar talde batean jartzeko prozesuaren ondorioz sortzen da. Prozesuak onartzen du talde osoak ezaugarri bereziak partekatzen dituela. Estereotipatzea, hortaz, talde bateko edozein pertsonari ezaugarri berdinak esleitzea da, talde horretako kideen artean dauden aldaketak kontuan izan gabe.

Estereotipoak, neurri batean, bat datoz errealitatearekin, baina errealitatea puzteko joera izaten dute. Gizarte-talde desberdinei buruzko sinesmenak, sentimenduak eta espektatibak barne hartzen dituzten egitura kognitiboak dira (argazki mental gisa).

Print Friendly

Bibliografia

  • Allport, G. (1962): La Naturaleza del Prejuicio. Eudeba, Argentina.

  • Brewer, M. B (2004): Ethnocentrism and Prejudice: A Search For Universals", hemen: C.S. Crandall eta M. Schaller (eds.), Social Psychology of Prejudice: Historical and Contemporary Issues. Lewinian Press, Kansas.

  • Del Olmo, M. (2005): Prejuicios y Estereotipos: Un replanteamiento de su uso y utilidad como mecanismo sociales, Revista de Educación aldizkarian, 7. zk. Huelvako Unibertsitatea, Huelva.