Arrazakeria

||

Pertsonak ezaugarri fisikoak eta biologikoak oinarri hartuta kategoriatan sailkatzea defendatzen duen sistema ideologikoa, ezaugarri horiek zenbait etnia edo kultura-talde, gaitasun intelektual eta balio moralekin lotuta. Arrazakeriaren helburua zera da, kategoria batzuk beste batzuen gainetik egon daitezen legitimatzea botere menderatzaileko harremanak ezartzeko, mantentzeko eta indartzeko.

Hura definitzea konplexua da hainbat arrazoirengatik, besteak beste: gizadian ez dagoen kategoria batera igortzen duen hitz batetik dator (arraza); askotan kategoria horrekiko ideiei, jarrerei eta portaerei buruz dihardu bereizketarik gabe; eta gizarte-zientzietatik hainbat hurbilpen daude, aztertutako elementuen arabera.

Arrazakeriak, gainera, forma espezifikoak hartzen ditu testuinguruaren eta une historikoaren arabera. Pierre-André Taguieff soziologoaren arabera, gaur egungo Europako arrazakeriak arraza kulturarantz (‘arrazaren garbitasuna’ argudioaren ordez ‘benetako kultura-identitatea’ erabiltzen da) eta aldearekiko desberdintasunerantz (gutxiagotzat hartzen denarekiko mespretxu irekiaren ordez nahasketarako fobia eta desberdina denarekin harremanik ez izateko obsesioa dago) eraman du. Kulturen arteko desberdintasuna elkarrizketak eta bizikidetzako gainditu ezin duten eragozpentzat hartzen da.

Era berean, arrazismoaren hainbat tipologia daude, arrazakeria gauzatzen duten agenteen eta arrazakeria garatzen den eremuen arabera. Tipologia horien artean, honako mota hauek identifikatzen dituena dago:

  • ‘Erakundeen arrazakeria’: legezkotasuna definitzeko ahalmena duen erakundeak, askotan Estatuak, gauzatzen du. Kasu horretan, arrazakeria erakunde baztertzailearen lege batean edo politika orokorrean gauzatzen da, tratamendu-berdintasunaren printzipioa errespetatzen ez duelako.
  • ‘Eginkizun-abusuagatiko arrazakeria’: biktimen gainean botere formala duten pertsonek egiten dutena, pertsona horiek daukaten lanbide-posizioa dela medio (esate baterako, Estatuko segurtasun-kidegoak), pertsona guztientzako tratu-berdintasuna bermatzeko legeria dagoela kontuan izan gabe.
  • ‘Pertsonen arteko arrazakeria’: profesionalki biktimekiko nagusitasun hierarkikoan ez dauden eta ideologia arrazistari ofizialki atxikita ez dauden gizabanakoek edo talde ez-formalek egiten dutena. Arrazakeria mota horren barnean honako hauek sartzen dira: beste pertsona batzuen portaeran eragitera bideratutako ekintzak, giza talde jakin batzuen aurkako argudioak kultura-arloko aitzakiak jarriz eta datuak manipulatzea giza talde batzuen gutxiagotasuna beste batzuen gainetik dagoelako sinesmena faboratzearen jarraitzaile diren iritzi publikoko korronteak sortzeko.
  • ‘Doktrinazko arrazakeria’: biktimaren gainean botere formalik ez duten, baina eskuin-muturreko erakundeen diskurtsoetan inspiratutako ideologia arrazista oinarritzat hartuta jarduten duten pertsonek edo taldeek gauzatzen dutena. Arrazakeria hori propaganda arrazistaren bitartez adierazten da, eta, askotan, mehatxuekin eta eraso fisikoekin batera azaltzen da.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • Bolzman, C. (2011): El racismo cotidiano: análisis y perspectivas a partir del punto de vista de las víctima, Mugak aldizkarian, 13. zk. Honako webgune honetan: http://mugak.eu/revista-mugak/no-13

    • García O’Meany, M. (2003): Yo no soy racista, pero… El aprendizaje de la discriminación. Intermón Oxfam Fundazioa, Huesca.

    • Javaloy, F. (1994): El nuevo rostro del racismo. Anales de Psicología 10(1), 19-28.

    • Wieviorka, M. (1991): El espacio del racismo. Paidós, 1992. Bartzelona

    • Pettigrew, T. S. (1989): The nature of modern racism in the United States. Revue Internationale de Psychologie Sociale, 2, 291-304.

    • Alvite, J. P. (1995): Racismo, antirracismo e inmigración. Hirugarren Prentsa.