Kanporatzea

||

Administrazio-zehapena, besteak beste, Espainian irauteko baimen administratiborik ez duten pertsonei ezar dakiekeena. Espainiako lurraldetik kanporatzea ez ezik, Schengengo esparruan sartzeko debekua ere dakar berekin, kasuan kasu ebatziko den denboran. Gehieneko muga 5 urte izango litzateke, baina 10 urtera ere luza liteke baldin eta Estatu horrek ebazten badu pertsona hori ordena publikoaren, segurtasun publikoaren, segurtasun nazionalaren edo osasun publikoaren aurkako mehatxu larria dela.

Print Friendly

Bibliografia

  • 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.