Nazioarteko babesa familiari zabaltzea

||

Nazioarteko babesaren eta horri buruzko legeria espainolaren esparruan, asiloa familiari zabaltzeko prozeduraren bitartez eta familiak berrelkartzeko prozeduraren bitartez, errefuxiatuta dauden eta babes subsidiarioaren onuradun diren pertsonen familian bizitzeko eskubidea betetzen dela bermatu nahi da.

Prozedura horri esker, estatu espainolean babes horren jabe direnen ahaideek asiloa edo babes subsidiarioa jaso dezakete.

Honako hauei zabal dakieke babesa:

  • lehen mailako aurrekoei, baldin eta mendetasuna egiaztatzen badute eta lehen mailako ondorengoak, baldin eta adingabeak badira, beste nazionalitate bateko ahaideak familiari zabaltzeko eskubidetik kanpo geratzen direlarik;

  • ezkontidea edo babesaren jabe denarekin antzeko afektibitate- eta bizikidetza-harremana duen pertsona, honako kasu hauetan izan ezik; dibortzioa, legezko banantzea, izatezko banantzea, edo errefuxiatuaren estatutua ematen bada genero-arrazoiengatiko jazarpena dela-eta, hau da, eskaeraren espedientean egiaztatzen bada pertsonak, ezkontidearen edo bizikidearen eskutik, genero-arrazoiengatiko jazarpen
    singularizatua jasan duela edo jasateko susmoa sendoak izan dituela.

  • indarreko legeria espainolaren arabera nazioarteko babesaren onuradunaren ardura duen beste pertsona heldu bat, baldin eta onuraduna ezkondu gabeko adingabe bat baldin bada;
  • bere familiako beste kide batzuk, baldin eta ongi frogatuta geratzen badira, batetik, nazioarteko babesa duen pertsonarekiko mendetasuna, eta, bestetik, jatorriko herrialdean , aldez aurretik, elkarrekin bizi izan direla.

  • Hala, babesa zabaltzearen onura jasotzen duten ahaideek ez badute errefuxiatuta dagoen edo babes subsidiarioa duen pertsonaren nazionalitate bera, nazioarteko babesa ezin izango da zabaldu, eta kasu horretan familia berrelkartu beharko da.

    Print Friendly

    Figura horren bitartez, familia-batasuna mantentzen dela bermatu nahi da, baina, nolanahi ere, babesa zabaltzeko muga batzuk ezarri dira. Independentzia ekonomikoa edo adin-nagusitasuna (ondorengoen kasuan) lortu duten ahaideak asiloa edo babes subsidiarioa zabaltzetik kanpo geratuko lirateke, honako kasu hauetan izan ezik: familiak jasan dezakeen jazarpena arrazoi horien eraginez geratzeko modurik ez badago, edo arrazoi horiek oztopo ez badira pertsona horiek, ahaidetasun-harremanaren ondorioz, jazarpena jasateko arriskua izateko.

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.