Genero-arrazoiengatiko jazarpena

||

Jazarpenaren kontzeptutik abiatuta, asilo-eskubidearen eremuan giza eskubideen urraketa larri edo jarraitu edo sistemiko gisa definitzen dena, genero-arrazoiengatiko jazarpena eskubideen urraketa horiek pertsona bati bere genero-identitatea (emakumea, gizona, trans., edo beste batzuk) dela medio edo bere lehentasun sexualak direla medio esleitzen zaion rolarekin harremana duenean gertatzen dena da. Diskriminazioa edo tratu txarragoa ematea jazarpenaren baliokide izan daitezke eta gerta daiteke nazioarteko babesa behar izatea.

Ohikoena da jazarpen horren biktimak emakumeak izatea, emakumeak izateagatik bakarrik edo emakumeak menperatuta edukitzen dituen ordena patriarkalari aurre egiten saiatzeagatik; baina baita LGTTBIak ere, egitura patriarkaletan eta heteronormatiboetan defendatzen diren botere-harremanengatik ere. Gizon heterosexualek ere paira dezakete genero-arrazoiengatiko jazarpena portaera femeninoak hartzeagatik soilik edo beste gai batzuengatik, askotan gatazka armatuen logikoak diren gaiekin lotuta daudenengatik (adibidez, erreklutamendu behartua), besteak beste.

Pertsona batek jazarpenaren susmo sendoa duela jazarpen-agentearen ikuspegiak erabakitzen du. Hau da, agente horrek, adibidez, lehentasun sexual bat edo genero-identitate bat ematea pertsonari, pertsona hori lehentasun eta identitate horiei atxikitzen zaien edo ez kontuan izan gabe.

Emakumeek eta arauen barnean ez dauden pertsonek (pertsona horien identitatea edo sexualitatea ez da arauetara egokitzen) pairatzen duten jazarpena haien sexualitatea, ugalketa-ahalmena eta gorputza kontrolatuz gauzatzen da batez ere.

Egituraren ikuspuntutik, genero-arrazoiengatiko jazarpena lege eta arau sozial, erlijioso edo kultural diskriminatzaileak ezarriz adieraz daiteke; edo lege eta arau mota hori hausteagatik ezarritako neurriz kanpoko zehapen edo zigorren bitartez; ingurune pribatuan nahiz publikoan agertuz eta agenteek (estatukoak nahiz estatukoak ez direnak) egikarituz.

Sexu-indarkeria, familia barruko indarkeria, eremu komunaleko eta nazionaleko indarkeria (feminizidioa, emakumezkoen sexu-organoen mozketa, ezkontza behartua, emakume alargunak erretzea, antzutze behartua, abortu selektiboa, harrikatzea…) eta sexu-esplotaziorako salerosketa emakumeek maiz pairatzen dituzten jazarpen mota batzuk dira.

Zigorra, hainbat herrialdetako heriotza-zigorra barne, torturak eta tratu umiliagarriak (estatuetako agenteek gauzatzen dituzte batzuetan), bortxaketa eta sexu-abusuak, estigmatizazioa eta patologizazioa, giltzapetzea eta familia barruko nahiz komunitateko indarkeria dira LGTTBIek maiz pairatzen dituzten jazarpen mota batzuk.

Sailkapen horiek ez dira estankoak, baizik eta hainbat eremutako ohiko kasu batzuk islatu nahi dituzte

Print Friendly

Egungo Asilo Legeak “generoaren edo sexu-orientazioaren” arrazoiengatiko jazarpena asilo-kausatzat hartzen du. Onespen formal horrek aurreko legeriarekiko bilakaera bat dakar. Nolanahi ere, beste jazarpen-kausekin (arraza, erlijioa, nazionalitatea, talde soziala eta iritzi politikoak) gertatzen den ez bezala, adierazten du ‘generoak’ eta ‘orientazio sexualak’ berez ezin dutela jazarpena sorrarazi, baizik eta “jatorriko herrialdean nagusi diren zirkunstantzien” araberakoa izango dela. Pertsona bat errefuxiatu gisa onesteko, susmo sendoa pairatu behar izan du eta frogatu egin beharko du eta haren ingurunean ihesa justifikatuko duten zirkunstantziak izan beharko dira. Nolanahi ere, gertaera horiek ez dute zertan “jatorriko herrialdean nagusi diren zirkunstantziak” izan. Kezkagarria da Erkidegoko herritarrak Espainian asiloa eskatzeko eskubidetik kanpo uztea. Murrizketa horrek inpaktu berezia du emakumeengan eta LGTTBIengan, Europar Batasuneko estatu kideetan jazarpena pairatzen baitute. 2009. urtetik aurrera, kendu egin da, halaber, Espainiako Diplomaziako Misioetan eta Kontsularen Bulegoetan asiloa eskatzeko aukera. Bide horrek eragin praktikoa besterik ez zuen, baina babesa lortzeko tresna garrantzitsua zen. Emakumeen eta LGTTBIen kasuan, kalteberatasuna eta diskriminazioa oso handiak dira herrialde seguru baterantz igarotzeko bidean. Hala eta guztiz ere, ezin dira aipatu gabe utzi Legeak ekarri dituen aurrerapen batzuk ere, genero-arrazoiengatik jazarritako pertsonei asilo-eskubidea onesteaz gain (mugekin bada ere). 2009. urtean, Asilo Legeak esanbidez aipatzen ditu estatukoak ez diren agenteak “jazarpen-agenteak edo kalte larriak eragindako agenteak” deiturikoen artean. Urrats hori oso garrantzitsua da eremu pribatuan jazarpena pairatzen dutenentzat. Legeak, halaber, aurreikusten du asilo-elkarrizketan “sexuaren araberako tratu desberdina” ematea, behar izanez gero; eta esaten du kontuan hartuko direla kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen egoera espezifikoak; pertsona horien artean, “torturak, bortxaketak edo indarkeria psikologikoaren edo fisikoaren edo sexualaren bestelako modu larriak pairatu dituzten pertsonak eta haurdun dauden emakumeak eta gizakien salerosketaren biktimak” sartuko dira. Legean biltzen da, gainera, babes-estatutua jaso duten pertsonek aukera izango dutela estatutu hori familiako gainerako kideei hedatzeko, eta, horretarako “bikotekidea edo afektibitatezko harremanaren antzeko harremana eta bizikidetza dela medio lotutako pertsona” onesten da. Hori ere funtsezko ñabardura da LGTTBIentzat; izan ere, pertsona horiek beren jatorriko herrialdeetan ez dute ezkontzeko eskubiderik. Baina aplikazio praktikoaren errealitatea da oraindik ere ukatu egiten direla genero-arrazoiengatiko asilo-eskubide gehienak. Ildo horretako gai oso larrien artean sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimentzako asilo-eskubidea sistematikoki ukatzea dago; eta LGTTBIen eskaerak ez onartzea eta ukatzea diskrezio-betekizuna argudiatuz.

Bibliografia

  • HAINBAT EGILE (2010): Yogyakartaren printzipioak. Sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko giza eskubideen nazioarteko legeak ezartzeko printzipioak. Argitaratzailea: ALDARTE, Bilbo

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • CEAR-Euskadi (2014): Asilo-eskubidearen esparruan Jatorriko Herrialdeari buruzko informazioaren gaineko lineako gida. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo. http://cear-euskadi.org/guia/

  • Coll-Planas, G. (2010): La voluntad y el deseo. La construcción social del género y la sexualidad: el caso de lesbianas, gays y trans. Egales argitaletxea, Madril.

  • NAHIA (2013): Los deseos olvidados: Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean, Bilbo

  • Jansen, S.; eta Spikjerboer, T. (2011): Huyendo de la Homofobia. Argitaratzailea: Amsterdameko Vrije Unibertsitatea, Amsterdam.