||
Definizio hori sortu da taldeek arautzeko premia zutelako erregimen heteronormatiboak (ikus: heteronormatibitatea) eta patriarkatuak sortutako zapalkuntzari elkarrekin aurre egiteko; erregimen heteronormatiboak eta patriarkatuak egitura hegemonikoak, hierarkikoak eta baztertzaileak sortzen baitituzte, eta egitura horietan gutxiengo diren identitateen oinarrizko eskubideak diskriminatu eta desagerrarazi egiten dituzte. Hala eta guztiz ere, hainbat kritika egiten dizkiote definizio horri; zeren definizio hori osatzen duten gizabanakoak gizabanako horiek biltzen dituen talde-identitate baten, gizabanakoen generotik eta/edo praktika afektibo/sexualetatik eratorritako ezaugarri komun batzuen mende jartzen baititu, eta horrek eragin dezake gizabanakoen indibidualtasuna eta horien egoera espezifikoak kontuan ez hartzea. Horrexegatik, LGTTBI identitateak bitartekari gisa jarduten du eta haren bitartez genero-identitatea eta/edo lehentasun sexuala direla medio sistematik kanpo bizi diren pertsonen egoera berretsi, salatu eta identifikatzen da, eta horri esker pertsona horien aldeko mekanismoak sar daitezke, botere-hierarkietan aldaketa ekarriko duten mekanismoak, hain zuzen ere. Hori hasi da gertatzen; izan ere, Yogyakartaren printzipioez gain, zenbait Estatuk (adibidez, Kanada) kolektibo horretako kideei bereziki bideratutako nazioarteko babes-mekanismo batzuk egin dira. Tresna horien eta LGTTBI kolektiboaren aktibismoaren bitartez, lortu da pertsona horien eskubideak gehiago onestea hainbat mailatan, baina hori ez da modu uniformean gertatzen mundu osoan, bereziki oso patriarkalak eta matxistak diren gizarteetan, kasu horretan gutxiengo horien gainean ezarritako estigma oso indartsua da oraindik ere.
HAINBAT EGILE (2010): Yogyakartaren printzipioak. Sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko giza eskubideen nazioarteko legeak ezartzeko printzipioak. Argitaratzailea: ALDARTE, Bilbo
Coll-Planas, G. (2010): La voluntad y el deseo. La construcción social del género y la sexualidad: el caso de lesbianas, gays y trans. Egales argitaletxea, Madril.
NAHIA (2013): Los deseos olvidados: Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean, Bilbo
Jansen, S.; eta Spikjerboer, T. (2011): Huyendo de la Homofobia. Argitaratzailea: Amsterdameko Vrije Unibertsitatea, Amsterdam.