Genero-identitatea

||

Identitateak ezinbestekoak dira gizartean bizitzeko, baina gizartea osatzen duten pertsonak sailkatzea eta estereotipatzea dakarte. Patriarkatua eta heteronormatibitatea azaltzen dira gure identitateak eraikitzen direnean. Pertsonak egitura hegemonikoaren, hierarkikoaren eta baztertzailearen mende gaude, eta egitura horrek diskriminatu egiten ditu identitate batzuk beste batzuen aurrean. Onespen eta legitimitate sozialaren egoerak baldintzatu egiten du kide izatearen gure sentimendua ez ezik, ‘besteen’ pertzepzioa ere. Izan ere, emakumeak diskriminatuak izan dira historikoki, eta ‘gizon’ eredua hartu izan da erreferentzia-eredutzat, eta testuinguru aurrerazaleenetan ere gaur egun oraindik deitoratu egiten da gizon batek ‘feminitatearen berezkoak diren’ jarrerak edo portaerak hartzea eta emakumeek ez betetzea jarrera edo portaera horiek. Garrantzi berezia du askotariko identitateak defendatzeak eta legitimatzeak, horri esker pertsonak hainbat kolektibitatetako kide baitira, pertsona horien lehentasun afektibo eta sexualetatik edo genero-identitatetik haratago. Emakume gisa, gizon gisa edo bi kategoria horietako bakar batean ere sartzen ez den beste modu batean identifikatzeko aukera dugu, baita desirari eta afektuari dagokionez hainbat lehentasun sexual hartzeko ere. Botere-harremanen aurkako borrokak genero-ugaritasuna bildu behar du, jaiotzean eman zizkioten genero-esleipenak onartzen ez dituzten pertsonen definizio klinikoen eta patologitzaileen aurka.

Bibliografia

  • Coll-Planas, G. (2010): La voluntad y el deseo. La construcción social del género y la sexualidad: el caso de lesbianas, gays y trans. Egales argitaletxea, Madril.

  • NAHIA (2013): Los deseos olvidados: Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean, Bilbo

  • Morales, A. I. (2007): ‘Generoa’, Garapenerako Hezkuntzaren Hiztegian. Celorio, G. eta López de Munain, A. (koord.) Hegoa argitaletxea, Bilbo.

  • Ruiz Vieytez, E. J. (2011): Juntos pero no revueltos. Sobre diversidad cultural, democracia y derechos humanos. Arg.: Fundación Ellacuría. Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritza, Gasteiz.

  • Weeks, J. (1996): Valores en una era de incertidumbre Construyendo sidentidades estudios desde el corazón de una pandemia liburuan. Llamas, R. (konp.) S.XXI argitaletxea. Madril.