||
UNHCRk bere mandatua betez errefuxiatu gisa onesten duen pertsona, erakundearen estatutuan eta Nazio Batuen Batzar Orokorraren bidezko ebazpenetan zehaztutakoari jarraiki.
Nazioarteko erakunde horrek honako estatu hauetan onets dezake pertsona bat errefuxiatu gisa bere mandatupean: a) 1951ko Genevako Konbentzioan sartuta ez dauden, eta, beraz, hori betetzera behartuta ez dauden estatuetan; eta b) UNHCRren presentzia baimentzen duten eta, adierazitako Konbentzioan sartuta badaude, haren interpretazio bat aplikatzen badute eta haren jardunbide murriztaileak garatzen badituzte ere, asilo-prozedurarik ezarri ez duten edota hutsune larriekin ezarri duten estatuetan.
Babes horren edukia gobernuaren eta UNHCRren arteko akordio baten araberakoa da. Akordio horretan, erakundeak inguru horretan duen estatusa (non kokatuko den, zer funtzio beteko dituen eta abar) eta bere mandatupean onetsiko dituen pertsonen estatutuaren norainokoa finkatzen dira. Babes horrek ez-itzulketaren printzipioa beteko du gutxienez.
Onespen horrek ez du baliorik harrera-herrialdetik kanpo, baina baliagarria izango da froga gisa, eta goi-komisarioaren laguntza bermatuko du bide horretatik errefuxiatu gisa onetsitako pertsona bat beste herrialde batera joaten den kasuan (bertan, errefuxiatuaren estatutua eskuratzeko prozedura bete beharko du).
UNHCR: Glosario de Términos claves relativos a la protección internacional de los refugiados. http://www.acnur.org/t3/que-hace/proteccion/glosario-de-terminos-claves-relativos-a-la-proteccion-internacional-de-los-refugiados/
Galindo, F. (2002): VII Cuadros comparativos de normas contenidas en el Sistema. Honako lan honetan: Compilación de instrumentos jurídicos regionales relativos a derechos humanos, refugio y asilo: Colección de instrumentos jurídicos internacionales relativos a refugiados, derechos humanos y temas conexos. UNHCR eta Universidad Iberoamericana, 2. edizioa, Mexiko.