Emakumeen giza eskubideak

||

Giza eskubideen zabaltze-prozesuan hainbat etapa izan dira: 1) ‘positibazioa’, lege-testuetan jasotzea; 2) ‘orokortzea’, eskubideen subjektu titularren hedapena; 3) ‘nazioartekotzea’, NBEren 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartzetik aurrera, giza eskubideak unibertsal gisa aurkezten diru beren edukiari buruzko adostasuna azalduz; 4) ‘espezifikazioa’, pertsonak txertatzen diren taldeen arteko berariazko desberdintasunen onespena (gutxiengoen eskubideak/taldeen eskubideak) (Maquieira, 2006). Mugimendu feministek eta emakumeen giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek aurrerapen garrantzitsuak lortu dituzte. Munduko konferentziak, konbentzioak eta adierazpenak egindako lanaren ageriko irudia besterik ez dira baina giza eskubideen genero-ikuspegiaren ildoko bestelako tresnak interpretatzeko bidean aurrera egiten lagundu dute. Prozesu hori aurrera doa; izan ere, eskubide batzuek aipatutako etapa guztiak igaro dituzte baina beste batzuek, zenbait sexu-eta ugalketa-eskubidek esaterako, oraindik ez dute lehen etapa ere gainditu.

Bibliografia

  • Nazio Batuak (1994): Emakumearen aurkako bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Adierazpena. Batzar Orokorraren 1993ko abenduko A/RES/48/104 Ebazpena.

  • Nazio Batuak (1979): Emakumearen aurkako bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Konbentzioa Batzar Orokorraren 1979ko abenduaren 18ko 34/180 Ebazpena.

  • CEAR Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo

  • Maquieira, V. (2006): Mujeres, globalización y derechos humanos. Ediciones Cátedra, Universitat de València eta Emakumearen Institutua, Madril.