Barne-desplazamendua

||

Barne-desplazatu gehien dituen herrialdea Kolonbia da, duela hirurogeita hamar urte baino gehiago eremu horretan pairatzen ari diren gatazka armatu, sozial eta politikoaren ondorioz. Desplazamendu hori pertsonak eta komunitateak autobabesteko estrategia ez ezik, talde armatuek (legezko nahiz legez kanpoko taldeek) herritarrei lurrak eta lurraldeak gabetzeko metodoa ere bada. Gabetze hori, kasu gehienetan, eraginpeko eskualdetan dauden interes ekonomikoengatik eta enpresa-interesengatik gertatzen da.

“Errefuxiatuentzat nazioarteko asistentzia- eta babes-sistema bat ezarrita dago, baina errefuxiatuen kasuan ez bezala, nazioaren mugen barruan desplazatu direnen kasuan, barne-jurisdikzioaren barruan eta Estatuaren subiranotasunaren pean daude eta nazioarteko komunitateak ez du legezko edo erakundeen oinarririk laguntza emateko. Hori horrela izanik, barne-desplazatuak euren gobernuen mende daude euren eskubide eta askatasunak baliatzeko, eta kasu askotan, gobernua bera edo gobernuaren indar militarrak dira desplazamendua eragiten dutenak” (Irantzu Mendia, Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo hiztegian).

Bibliografia

  • Nazio Batuak (1998): Intensificación de la promoción y el fomento de los derechos humanos y las libertades fundamentales, en particular la cuestión del programa y los métodos de trabajo de la Comisión. Derechos Humanos, éxodos en masa y persona. Giza Eskubideen Batzordea, E/CN.4/1998/53/Add.2 dokumentua, 1998ko otsailaren 11koa.

  • Internal Displacement Monitoring Centre (2013): Global Overview 2012 - People internally displaced by conflict and violence. Errefuxiatuentzako Norvegiako Kontseilua.

  • Mendia, I. (2000): ‘Desplazamiento interno’, Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo hiztegian. Hegoa Institutua, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.