||
EUROSUR Mediterraneoan gertatu izan diren tragediak saihesteko tresna gisa aurkezten da, adibidez Lampedusako tragedia, non 400 lagun baino gehiago hil ziren Europako sarreran, edo 2011n gertatu zena, Libiatik zetozen 62 errefuxiatu hil egin zirenean bi astez itsasoan jitoan edo nora ezean egon ondoren. OTANen itsasontziek ez zieten jaramonik egin haiek egindako sorospen-deiei. Hala eta guztiz ere, FRONTEX sortu zenetik, eta haren aurrekontu-zuzkidura handitzearekin batera, Mediterraneoan izandako heriotzak eta desagerpenak areagotu egin dira. Ez da itsas salbamendurako tresna bat, tresna errepresibo bat baizik, errefuxiatuen eta etorkinen etorrera saihesteko zeregina duena. Eskura dituen baliabideek ez dute ziurtatzen pertsonen babesa itsasoan, babes hori nazioarteko hitzarmenetan bermatuta dagoen arren. Hainbat frogaren arabera, arriskuan dauden hainbat pertsona laguntzarik gabe utzi dira, eta opakutasuna erabatekoa da atzematen diren pertsonei ematen zaien tratuari dagokionez, bereziki horien asilo-eskubidea modu eraginkorrean gauzatzeko aukerari dagokionez.
Eldiario.es (2013): Europa lanza un nuevo sistema de vigilancia para evitar la inmigración irregular, in Desalambre, eldiario.es, 2013ko abenduaren 2koa.
CEAR (2013): Carta a los jefes de Estado y presidentes del Gobierno ante el Consejo Europeo de los días 24 y 25 de octubre de 2013. Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordea.