Feminizidioa

||

Nabarmendu behar dugu Estatuak izandako esku-hartzea, alde batetik, indarkeria bultzatzeko, indarkeria eragiten duten egileekin ados daudelako, eta, bestetik, indarkeriari aurreko egiteko Estatuak izandako borondate txikia eta eusten dituen egitura patriarkalen bitartez indarkeria iraunarazteko duen papera. Ildo horretan, feminizidioa Estatu-krimena da Estatuko erakundeek eta gizarteak emakumeen bizitza eta giza eskubideak bermatzeko gai ez direlako gertatzen delako. Horri dagokionez, Estatuen erantzukizuna onesteko funtsezko adibide bat Mexikoko kasua da, erantzukizun hori Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak onetsi zuen 2009an, Ciudad Juárezen izandako emakumeen erailketei dagokienez (Badilla, 2008).

Bibliografia

  • Badilla, A. E. (2008): Femicidio, más allá de la violación del derecho a la vida. Análisis de los derechos violados y las responsabilidades estatales en los casos de femicidio de Ciudad Juárez. IIDH argitaletxea, San José (Costa Rica).

  • CEAR-Euskadi (2013): Beldurrik gabe bizi. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.