Jazarpena

||

Estatuen interpretazioak murriztailea izateko joera du jazarpena edo haren arriskua badagoela onesteari dagokionez. Ez dute nahikotzat jotzen herrialde edo eskualde jakin batean biztanleriaren zati batekiko giza eskubideen urraketa larri eta jarraituak gertatzea, eta asiloa eskatzen duen pertsonak, aldiz, nahitaez frogatu behar du urraketa horiek jasan dituela edo urraketa horiek jasateko susmo sendoak dituela . Bi egitate nahasteko joera du jarrera horrek: a) gerra- edo gatazka-egoeretan ere, pertsonek ihes egin beharra izaten dute 1951ko Genevako Konbentzioan zerrendatutako arrazoiengatik jazarriak izateko susmo sendoa dutelako; b) sarritan, gerrak eta indarkeria bere horretan erabiltzen dira jazartzeko tresna gisa. Gatazken testuinguru eta estrategia horiek zaildu egiten dute, baita eragotzi ere, jasotako edo beldur zaion jazarpenari buruzko informazioa jasotzea.

Bibliografia

  • UNHCR (2001): Interpretación del Artículo 1 de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados.

  • UNHCR (1992): Manual de Procedimientos y Criterios para Determinar la Condición de Refugiado en virtud de la Convención de 1951 y el Protocolo de 1967 sobre el Estatuto de los Refugiados.

  • Herritartasun eta Immigrazio Ministerioa (2005): Molnar v. Canada (Herritartasuneko eta Immigrazioko ministroa), 2005 FC 98, Kanada, Federal Court, 21 January 2005. Honako webgune honetan eskuragarri: http://www.unhcr.org/refworld/docid/4fe81df72.html .