Kultura

||

Talde bateko kide direnek partekatzen dituzten balioen, sinesmenen, sentimenduen eta portaeren multzo ikasia eta pertsona horiek beste talde bateko kide direnetatik bereizten dituena. Pertsona bat sozializatzeko prozesuaren elementuak biltzen ditu, pertsona horrek mundua ikusteko eta mundu horretan kokatzeko duen modua, pertsona horren sinesmenen eta harremanen sistema eta arauei, eskubideei eta besteekiko betebeharrei buruz duen ikuskera ezartzen dituzten elementuak, hain zuzen ere. Kultura egitura dinamikoa eta heterogeneoa da, inguruko beste kulturekin etengabeko elkarrekintzan dagoena.

Print Friendly

Bibliografia

  • Pérez Sales, P. (2004): Psicología y psiquiatría transcultural. Bases prácticas para la acción. Desclée de Brouwer, Bilbo.