Erresilientzia

||

Material batek deformatzeko energia xurgatzeko eta biltegiratzeko duen gaitasuna adierazteko termino fisikoa. Psikologiak hartzen du termino hori pertsona batek edo talde batek kontrako egoerak malgutasunez hartzeko eta egoera horietatik leheneratzeko, jazoera desestabilizatzaileak, bizi-baldintza zailak eta esperientzia traumatikoak izan arren etorkizunean pentsatzen jarraitzeko duen gaitasuna adierazteko.

Erresilientzia terminoaren definizioari buruzko bi ikuspegi nagusi daude, Frantziakoa eta Ipar Amerikakoa, baina ikuspegi bakoitzak bere ├▒abardurak ditu. Frantziako ikuspegiak erresilientzia trauma-ondoko hazkundearekin lotzen du; izan ere, ikuspegi horren arabera, erresilientzia kontrako esperientzia batetik kalterik gabe ateratzeko gaitasuna ez ezik, esperientzia horretatik ikastea eta hobetzea ere bada. Ipar Amerikako ikuspegia murriztaileagoa da eta aurre egiteko prozesua soilik aipatzen du, pertsona batek kontrako gertakari bati aurre egiten laguntzen dion prozesua, pertsona hori kaltegabe mantenduz.

Bi ikuspegi horiek funtsezko bi elementu partekatzen dituzte: trauma batekiko erresistentzia eta ondorengo bilakaera pozgarria eta gizartean onargarria dena.

Erresilientzia ez da absolutua eta ez da behin betiko hartzen. Prozesu dinamiko eta ebolutibotik sortzen den gaitasuna da, zirkunstantzien, esperientzia traumatikoaren, testuinguruaren eta bizitzaren etaparen arabera aldatzen dena. Horrez gain, hainbat modutara azal daiteke kultura desberdinetan. Erresilientzia gizabanakoaren eta bere ingurunearen arteko elkarrekintzaren ondorio da.

Literatura zientifikoak egiaztatzen du erresilientzia guztien erantzuna dela eta hura agertzeak adierazten du ezbeharrarekiko egokitze osasuntsua dagoela.

Print Friendly

Bibliografia

  • Manciaux, M. Compilador (2010): La resiliencia: resistir y rehacerse. Wolters Kluwer argitaletxea.