Pertsonalitate erresistentea

||

Psikologia Positiboak sortutako terminoa da, zorigaitza ekar dezaketen egoera estresagarriak hazkunde-aukera bihurtzen laguntzen duten jarrera eta ekintza batzuetan datzan pertsonalitate-eredu bat izendatzeko.

Pertsonalitate erresistentearen garapenean honako jarrera hauek nabarmentzen dira:

  • Konpromisoa: uste izatea jazoera estresagarriak handitzen diren heinean garrantzitsua dela pertsonarekin, gauzekin eta ingurunearekin inplikatzea horietatik bereizi, urrundu edo alienatu ordez.
  • Kontrola: uste izatea hobe dela inguruan gertatzen diren gertakarien emaitzetan eragina izatearen aldeko borroka egiten jarraitzea, pasibotasunean eta inpotentzian erori ordez.
  • Erronka: onartzea bizitzak alderdi estresagarri bat duela eta esperientziatik etengabe ikasi nahi izatea, esperientzia hori positiboa edo negatiboa den kontuan izan gabe, zalantzak eta egon daitezkeen mehatxuak saihestuz bizi ordez.
  • Era berean, pertsonalitate erresistenteak hainbat bideren bitartez jarduten du, besteak beste:

  • Estimulu estresagarriari buruzko ikuskerak aldatzen lagunduz: Pertsonalitate erresistentea duten pertsonek joera handiagoa dute estimulu estresagarriak positibo eta kontrolagarri gisa atzemateko.
  • Aurre egiteko modu jakin batera bultzatuz: Pertsonalitate erresistentearen ezaugarriak arindu ditzakete estimulu estresagarriaren ondorioak, aurre egiteko estrategia egokigarriak ahalbidetuz edo oso egokigarriak ez diren estrategiak inhibituz. Pertsona batek estresagarriak izan daitezkeen estimuluak hazteko aukera gisa atzeman ditzake; horregatik, modu baikorrean eta aktiboki egiten die aurre (coping transformacional), estresagarriak izan daitezkeen estimuluak saihesten dituzten edo estimulu horietatik bereizten diren pertsonek ez bezala (coping erregresiboa).
  • Aurre egiteko estrategiei zeharka eraginez gizarte-babesaren eraginaren bitartez.
  • Bizitzeko era osasungarri jakin batzuk lortzeko aldaketak ahalbidetuz: Hardiness aldagaiak hainbat jardunetan eragingo luke, hala nola ariketan edo atsedenean, eta horiek, azkenean, pertsonaren osasunean eragingo lukete.
  • Pertsonalitatearen ezaugarri horiek ez dira berezko ezaugarri estatiko gisa ulertu behar, baizik eta gizabanakoaren eta ingurunearen arteko harremanaren ondorio aldakor gisa.

    Print Friendly

    Bibliografia

    • Peñacoba, C. Moreno, B. (1998): El concepto de personalidad resistente. Consideraciones teóricas y repercusiones prácticas. Psikologia Buletina 58. zk., 61-96.

    • Kobasa, S.C. Maddi, S.R. Zola, M.A (1983): Type A and hardiness. Journal of Behavioral Medicine, 6 (1), 41-51.

    • Vázquez, C. eta Hervás, G., arg. (2009): Psicología Positiva Aplicada. 218-219 or. 2. argitalpena, Psikologiako Liburutegia, Descleé de Brouwer, Sevilla.

    • Maddi, S. R. (2002): The story of hardiness: twenty years of theorizing, research and practice. Consulting Psychology Journal, 54. 173-185 or.

    • Maddy, S. R., eta Khoshaba, D.M. (2005): Resilience al work: how to succeed no matter what life throws at you. Amacon, New York.