Sexu-esplotaziorako salerosketa

||

Oso garrantzitsua da tresna egokiak garatzea; izan ere, biktimen babesak delitu-sareak desegitea biltzeaz gain, babesteko eta laguntzeko elementu batzuk ere badakartza, eta elementu horien artean asilo-eskubidea dago. Halaber, ezinbestekoa da ez-itzulketaren printzipioa bermatzea; izan ere, gaur egun ez da balioesten ari biktimen osotasunerako itzulketek dakarten arrisku handia. Horretarako, biktimak atzematen eta identifikatzen jarri behar dugu arreta, mugetan arreta jarriz; mugetan jarduten baitute sareek emakumeak eta haurrak erakarriz, eskumeneko agintariekin ados jarrita. Delitu horri aurre egiteko tresna askok egiten dutena zera da, esplotatua izan denari eskatzen diote sareak salatzeko babesaren truke, eta ez dute kontuan hartzen horrek zer ondorio izan ditzakeen esplotatutako pertsonaren bizitzan, ongizatean eta pertsona horren familiarenean. Era berean, garrantzitsua da Dublingo Hitzarmenak errefuxiatuengan dituen ondorioak kontuan izatea; izan ere, Hitzarmen horrek behartzen ditu Europar Batasunera lehenengo aldiz iritsi ziren herrialdera itzultzera, eta herrialde horrek izango du asilo-eskaera izapidetzeko ardura. Estatu horietan seguru aski salerosketaren biktima izan dira, eta horrek ekarriko luke sareen mehatxupean jartzea berriro ere, lehen sare horietatik ihes egitea lortu zuten arren. Horri dagokionez, 2008ko abenduan ‘Sexu Esplotazioko Helbururako Pertsonen Salerosketaren Aurkako Plan Nazionala’ onartu zenetik, eta Europako Hitzarmena berretsi zenetik, eta Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31 bis eta 59 bis artikuluak aldatzen dituen uztailaren 27ko 10/2011 Lege Organikoa onartu zenetik, Estatu Espainola biktimen eskubideak defendatzeko gai den lege-esparruaren aurrean dago. Nolanahi ere, defentsa hori sakondu egin behar da biktimen giza eskubideak babesteko ikuspegitik, eta salerosketaren biktima izan direnen egoera berezia eta sentibera kontuan hartuko duen asiloa eskatzeko prozesua ahalbidetuko duten konponbideak bilatu behar dira.

Bibliografia

  • Alconada, M. (2011): Estudio sobre las mujeres víctimas de trata con fines de explotación sexual en Andalucía. Argitaratzailea: Emakumeen Andaluziako Institutua, Sevilla.

  • CEAR-Euskadi (2013): Beldurrik gabe bizi. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • Europako Kontseilua (2005): Convenio del Consejo de Europa sobre la lucha contra la trata de seres humanos. Europako Kontseiluaren Tratatuen Seriea, 197. zk., 2005eko maiatzaren 16a, Varsovia.

  • Nazioz haraindiko delinkuentzia antolatuaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioa eta horren protokoloak (‘Palermoko Protokoloak’).

  • García, S.; eta López, A. M. (2010): Poblaciones mercancía: tráfico y trata de mujeres en España. Argitaratzailea: Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa, Madril.

  • Pertsonen, eta bereziki emakumeen eta haurren salerosketa prebenitu, zigortu eta zehatzeko protokoloa, Nazioz haraindiko Delinkuentzia Antolatuaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioa osatzen duena.