Kultura arteko bizikidetza

||

“Beste batekin edo batzuekin batera bizitzeko ekintza”, horrela definitzen dute gure hiztegietan.

Pertsona taldeen arteko elkarrekintza da, eta, normalean, horien arteko elkarrekintza orekatuen konnotazio positiboak ditu.

Bizikidetza kultura artekoa denean, kulturen edo kultura taldeen arteko bizikidetzari buruz dihardu bereziki. Bizikidetza horrek, bizikidetza izateko, Carlos Giménezen arabera, lau funtsezko elementu behar ditu: 1) kulturek ikasteko elkarrekiko ahalegina egitea; 2) berdintasuneko eta tolerantziako testuingurua kultura-jatorri desberdineko pertsonen artean; 3) bizikidetzako gizarte-arauak, kulturen arteko gizartea osatzen duten pertsona guztientzat berdinak izan behar dutenak; 4) gatazkak konpontzeko ezarritako mekanismoak; izan ere, egia esan, bizikidetzak ez du esan nahi gatazkarik izango ez denik, gatazka horiek onartzeko eta eraldatzeko tresnak edukitzea baizik.

Esparru horretan, ‘etsaitasuneko guneak’ deitzen zaie jatorri kultural desberdina duten pertsonak edo taldeak elkarrekin egoteak liskarrak eragitea dakarten guneei. Gatazkak ez dira behar bezala konpontzen. ‘Bizikidetzako guneak’ kointzidentzia horrek gune hori modu baketsuan partekatzen dutenen artean axolagabetasuna eragiten dutenak dira (elkarrekintzarik izan gabe).

Print Friendly

Bibliografia

  • Giménez, C. (2005): Convivencia: Conceptualización y sugerencias para la praxis, Puntos de Vista aldizkarian, 1. alea, 7-32 orriak. Madril Hiriko Migrazioen eta Kultura arteko Bizikidetzaren Behatokiaren koadernoak. Madril.

  • Moore, C.; eta Woodrow, P. (2004): Mapping Cultures-Strategies For Effective Intercultural Negotiations. Mediate.com. Honako webgune honetan: http://www.mediate.com/articles/cdr1.cfm

  • Palmer, G. B. (2000): Lingüística cultural. Alianza argitaletxea, Madril.

  • Rodrigo, M. (2004): Elementos para una comunicación intercultural. CIDOB fundazioa. Honako webgune honetan: http://www.cidob.org/Castellano/Publicaciones/Afers/rodrigo.html

  • Vergès, F. (2008): La Réunion: un modèle de vivre ensemble”. Hommes & Migrations, Cité Nationale de l’Inmigration. N.d.