Kultura-aniztasuna

||

Latineko ‘diversitas’ hitzetik dator. Pertsonen, animalien edo gauzen aldea edo bereizketa adierazten du, baita gauza desberdinen aniztasuna, mugagabetasuna edo oparotasuna, ezberdintasuna, bestelakotasuna edo ugaritasuna ere.

Hainbat aniztasun mota daude eta haien artean kultura-aniztasuna dago; horrek erakusten du, halaber, bizikidetzaren, elkarrekintzaren, gizarte-jardunetan, balioen, politiken, pentsamenduen eta hizkuntzen askotariko eredu daudela. Kultura-aniztasunak kultura desberdinen elkarrekintza dagoen aldaketa-mailari egiten dio erreferentzia.

‘UNESCOren Kultura Aniztasunari buruzko Deklarazio Unibertsalaren’ lehenengo artikuluan (UNESCOren Konferentzia Orokorrak 2001eko azaroaren 2an hartutako dokumentua) aldarrikatzen da kultura-aniztasuna, gizadiaren ondarea, “ezinbestekoa dela gizakiarentzat, bizidunentzat aniztasun biologikoa ezinbestekoa den bezainbeste”.

Deklarazioak ezartzen du kultura-aniztasunak “kultura-talde bakoitzaren arteez eta letrez gain, talde horren bizimoduak, bizitzeko erak, balio-sistemak, ohiturak eta sinesmenak” hartzen dituela.

Deklarazio horrek eta ‘Kultura-adierazpenen anizatasunaren babesari eta sustapenari buruzko konbentzioak’ (2005eko urriaren 20an hartu zen) berretsi zuten “kultura-aniztasunaren defentsa agindu etikoa dela, gizakiaren duintasuna errespetatzetik bereizi ezin dena”, eta Giza Eskubide gisa babestu behar dena, bereziki gutxiengo kulturaletako eta herri indigenetako pertsonen kasuan.

Konbentzio horretako printzipio gidari bat aipatu behar da bereziki, ‘Kultura guztien duintasun beraren eta errespetuaren printzipioari’ buruzkoa, hain zuzen ere, gutxiengoen kulturei garrantzi berezia ematen diena. Ildo horretan, gutxiengoen kultura-identitateen adierazpen publikoa gaitzetsiz kultura-aniztasuna kudeatzen duten politika asimilazionistak ez datoz bat Deklarazio horrekin eta horri dagokion Konbentzioarekin.

Estatu espainolaren kasuan, Konstituzioaren artikuluetan honako hau biltzen da: “kultura-askatasuna bermatzen da Estatu ez-konfesionalaren esparruan, eta herritarrek eskubidea dute, beraz, beren jatorriak, kultura-ezaugarriak, eta, hala badagokio, erlijio-bokazioa adierazteko, baita janzkerarekin ere, betiere herritarren bizikidetzako arauak, elkarrekiko errespetua eta gutxieneko duintasuna arriskuan jartzen ez bada, eta bat baldin badator modu publikoan garatzen den lan edo jarduera motarekin ere”. Beraz, eskubide horren urratze orok UNESCOren Konbentzioaz gain, konstituzio-araua ere hautsiko du.

Print Friendly

Bibliografia

  • Council of Europe (2008): White Paper on Intercultural Dialogue: Living Together As Equals in Dignity.

  • Minchinela, R. (2009): Turismo en el lado salvaje, Reflexiones de Repronto webgunean, 3. denboraldia, 26. Kapitulua.

  • Ruiz Vieytez, E. J. (2011): Juntos pero no revueltos. Sobre diversidad cultural, democracia y derechos humanos. Ediciones Mala eta Ellacuría Fundazioa, Madril.

  • UNESCO (2001): Kultura Aniztasunari buruzko Deklarazio Unibertsala.

  • UNESCO (2005): Kultura-adierazpenen aniztasunaren babesari eta sustapenari buruzko konbentzioa.

  • Vidal-Beneyto, J. ed. (2006): Derechos humanos y diversidad cultural. Globalización de las culturas y derechos humanos. Icaria, Bartzelona.