Kulturen arteko hezkuntza

||

Ikuspegi pedagogikoa da, gizartearen premiei eta dinamikei erantzunez, premisa gisa errespetua eta kultura-pluralismoaren balioespena dituena. Jaurena Gilek honela adierazten du: “hezkuntza-arloko jarduna, gizabanakoen eta taldeen kultura-aldeak hezkuntza-arloko gogoetaren eta ikerketaren gune gisa jartzen dituena”.

‘Kulturen arteko hezkuntza’ ere deitzen zaio batzuetan, baina horren ñabardura desberdina da. Teresa Aguadok azaltzen du ‘multikultural’ hitzak kultura desberdinetako pertsonak edo taldeak gizarte berean bizitzeari egiten diola erreferentzia, baina ‘kulturen arteko’ hitzak aurrekoaz gain, esan nahi duela gizabanakoak edo askotariko taldeak elkarrekin erlazionatzen direla, elkar aberasten dutela eta duten interdependentziaz jabetuta daudela (Leurin, 1987, Aguadik aipatua, 1991).

Kultura arteko hezkuntzak kultura-aniztasuna ulertzeko eta errespetatzeko trebetasunetan prestatzen eta hezten du. Gaitasun kognitiboak, emoziozkoak eta portaerazkoak garatzea ahalbidetzen duen tresna da, aniztasunerako eskubidea ulertzeko eta kultura-ereduak ulertzeko.

Honako helburu hauek lortu nahi ditu: hezkuntza-ekitatea areagotzea, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterketa gainditzea, komunikazioa ahalbidetzea eta gizarte-aldaketa babestea.

Kultura arteko hezkuntzaren helburua ez da inola ere beste pertsona baten kultura ikastea. Rafael Sáezek adierazten du asmoa zera dela, beste pertsona batekiko elkartzetik ikastea pertsona hori “subjektu indibiduala eta askotarikoa den aldetik, betiere kontuan izanda, batez ere eta aldi berean, gizadiko kide dela”. “Bestea onestea da kulturen arteko hezkuntzaren hasieraren eta amaieraren funtsa”.

Print Friendly

Bibliografia

  • Aguado Odina, M. T. (1991): La Educación Intercultural: concepto, paradigmas y realizaciones.

  • Cascón Soriano, P. (2007): Educar en el conflicto y la convivencia, Arbela, 39, 7-24 or.

  • Chen, G.M.; eta Starosta, W.J. (2004): Intercultural Communication Competence: A Synthesis, Miguel Rodrigo Alsinan, Elementos para una comunicación intercultural.

  • Gil Jaurena, I. (2002): La educación intercultural en la enseñanza obligatoria: una guía para su evaluación y desarrollo. Ikerketa-lana (argitaratugabea).

  • Hofstede, G. (2001): Culture's Consequences: Comparing Values, Behaviors, Institutions and Organizations Across Nations. Sage Publications, Londres.

  • Sáez, R. (2006): ‘La educación intercultural’, Revista de Educación aldizkarian, 339. zk. 859-881 or. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Madril.