Multikulturalitatea

||

Horrek adierazten du beren artean harremanik ez duten edo bizikidetza-harremana izan dezaketen edo izan ez dezaketen kultura desberdinak izatea toki berean.

Pentsamendu sozial gisa, gizarte modernoek kultura bateratzeko eta unibertsalizatzeko joerari kontrajarrita sortu zen, kultura gehiengodunei dagokienez gutxiengoen desberdintasun-harreman ugariak aintzat hartuta. Horren garapenean, Latinoamerikako proposamenen aldetik ohar garrantzitsu gehiago egin dira herri indigenen autonomiari eta autodeterminazioari dagokionez.

Ricard Zapatak adierazi du multikulturalitatea “ez dela arazoa, ezta ideal bat ere. Multikulturalitatea errealitate bat besterik ez da”. Kontzeptua gertaera gisa (ikus daitekeen errealitatea) eta balio gisa (ideal bat) uler daiteke. Gertaera gisa, multikulturalitateak deskribatzen du nabarmena dela “lurralde berean (estatua) kultura desberdinak elkarrekin daudela”. Eta, balio gisa, errealitate horri iritziak esleitzen zaizkio, eta errealitate horretan gizarte-eredua dauden kultura guztien arteko harremana berdintasunekoa da eta kultura guztiek esfera publikoan onespen bera dute.

Print Friendly

Bibliografia

  • Kenner, C.; eta T. Hickey, arg. (2008): Multilingual Europe: Diversity and Learning. Trentham Books, Erresuma Batua.

  • Kymlicka, W. (1996): Ciudadanía multicultural. Paidós argitaletxea, Bartzelona.

  • Zapata-Barrero, R. (2004): Multiculturalidad e Inmigración. Síntesis argitaletxea, Bartzelona.