Schengengo Informazio Sistema (SIS I eta II)

||

SIS Europar Batasuneko Estatu kideen eta Norvegiaren, Islandiaren eta Suitzaren datu-basea eta kontsulta automatizatu komuneko prozedura da. 1995ean jarri zen abian, barne-mugetan kontrolak ezabatu zirenean.

2013ko maiatzaren 1ean SIS II (Schengengo Informazio Sistemaren bigarren belaunaldia) jarri zen abian; sistema horrek hainbat hobetutako funtzio ditu, adibidez datu biometrikoak (hatz-markak eta argazkiak) eta ondasun jakin batzuen (aireontziak, itsasontziak, automobilak, kamionetak, su-armak, edukiontziak, ordainbideak, banku-billeteak eta lapurtutako, ostutako edo galdutako nortasun-agiriak) gaineko deskribapen mota berriak sartzeko aukera, baita datu horiek (adibidez pertsonak eta ibilgailuak) gurutzatzeko aukera ere. SIS II sistemak atxilotzeko, entregatzeko edo estraditatzeko bilatzen ari diren pertsonen deskribapenei atxikitako atxilotze-aginduen kopiak ere hartzen ditu barnean; agintari eskudunen aldetik egin beharreko jarraipena erraztuz eta arinduz.

Informatika-sistema aurreratu horrek muga nazionalak kontrolatzen dituzten agintarien, aduana-agintarien eta polizia-agintarien artean informazioa trukatzeko aukera errazten du, hori guztia delitu larri batean parte hartu ahal izan duten pertsonei lotuta. Desagertutako pertsonen deskribapenak ere hartzen ditu barnean, batez ere haurren deskribapenak.

Hiru elementu ditu: sistema zentral bat, Schengengo esparruko Estatuen sistema nazionalak, eta sistema zentralaren eta sistema nazionalen artean komunikatzeko azpiegitura bat.

Print Friendly

Bibliografia