Lisboako Ituna

||

Lisboan sinatu zen 2007ko abenduaren 13an eta 2009ko abenduaren 1ean jarri zen indarrean; Europarako Konstituzioa ordeztu zuen 2004ko porrotaren ondoren. “Konstituzio” hitza bazter uzten da egitura-, erakunde- eta eskumen-esparruan bere edukia salbatzeko. Europar Batasunak formula berri hori aukeratu zuen hautetsontzietan izan zezakeen errefusa saihesteko. Parlamentuan bozkatu egin zen haren azterketa publikorako ia denborarik utzi gabe.

Lisboako Itunak Europar Batasunaren Ituna eta Europako Erkidegoa eratzeko Ituna (EEI) aldatzen ditu, eta azken horren izen berria Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituna izango da, biek lege-balio berdina izanik; eta Europar Batasunari nortasun juridiko propioa ematen dio, Estatu kideen izenean akordioak sinatu ahal izateko. Immigrazioaren alorreko politika bateratu baten helburua berresten du eta “legezko” migrazioaren esparruan elkarrekin erabakitzeko eta gehiengo kualifikatuko prozedurak sartzen ditu, ordura arte ez baitzeuden barnean hartuta. Beraz, legegintzako prozedura arrunta, orain, “legezko” immigrazioko nahiz “legez kanpoko” immigrazioko politikei aplikatzen zaie.

Estatu kide batean hirugarren herrialdeetako nazionalen bat-bateko etorrera gertatzen bada laguntza-neurriak hartu ahal izango direla aurreikusten du.

Justizia Auzitegiak immigrazioaren eta asiloaren alorrean betetzen zuen zereginari zegokionez aurreko Itunetan aurreikusita zeuden mugapenak ezabatzen dira, eta orduz geroztik Zuzenbide komuneko kasuetan egiten duen bezala jardun du esparru horretan.

Print Friendly

Bibliografia

  • Europar Batasuna (2014): El Tratado en pocas palabras. http://ec.europa.eu/archives/lisbon_treaty/glance/index_es.htm

  • GUE/NGL (2007): ‘Documento 1: el Tratado de Lisboa’, in Documentos elecciones 2008. IUren ordezkaritza Europako Parlamentuan, 2007ko urtarrila. GUE/NGL (Izquierda Unitaria Europea / Izquierda Verde Nórdica).