Stockholmeko Programa

||

Europar Batasuneko Estatuek, beren subiranotasunaren egikaritzan, beren migrazio-politiken orientabidea erabakitzeko eskubidea dute. Baina, hainbat egilek definitzen dutenez, ahalmen horren egikaritzan oso neurri zorrotzak ari dira hartzen, adibidez mugak ixtea, eta hori praktikan joan-etorri askerako eskubidearen edukia husten ari da (De Lucas, Javier). Andeetako Legelarien Batzordeak argudiatzen duenez, “fluxuen mundu batean, joan-etorria funtsezko baliabidea da, eta gizaki guztiek hori egiteko aukera izan behar dute. Globalizazio ekonomikoa eta desberdintasun sozioekonomiko handiak dituen mundu honetan, pertsona orok bere lana libreki aukeratzeko eta bizi-maila egokia izateko duen eskubidea nekez lor daiteke ez badago migratzeko aukerarik”. Joan-etorri askerako eskubidea, beraz, ezinbesteko eskubidea da berdintasuna lortu ahal izateko. Errefuxiatuen kasuan, desplazatu ahal izatea, askotan, bizitza salbatzeko berme bakarra da. Migreuropek adierazten du Europar Batasuna errefuxiatuen eta etorkinen aurkako gerra bat egiten ari dela. Bere lurraldera sartzeko bi atek, Melillak eta Lampedusak, horixe egiaztatzen dute. Europar Batasunak segurtasun-politikei lehentasuna ematen die, eta horren adibidea da migrazio-mugimenduak bere defentsarako eta segurtasunerako erronka edo mehatxu bezala hartzen dituela. Beste edozein kontsiderazio azpian geratzen da, eta migrazio-fluxuen kudeaketari logika beliko baten ikuspuntutik egiten zaio aurre.

Bibliografia

  • Europako Kontseilua (2010): Programa de Estocolmo. Una Europa abierta y segura que sirva y proteja al ciudadano. 2010/C 115/01.

  • CEAR (2013): La situación de las personas refugiadas en España. Informe 2013. Espainiako Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea. Los libros de la catarata, Madril.

  • Aguilar, L.E. (koord.); Mendiola, M.; eta Blouin, C. (2010): El derecho humano a la libre circulación de personas en la migración internacional intercomunitaria. Andeetako Legelarien Batzordea. Lima.

  • De Lucas, J. (2013): La lógica de la guerra. Cañoneras y cuchillas frente a la libertad de circulación. Immigrazioa, arrazakeria eta xenofobiari buruzko Dokumentazio Zentroa. Mugak 64.-65. zk., 2013ko hirugarren-laugarren hiruhilekoa.