Gizarte-taldea

||

Interpretazio murriztaile horretatik ondorioztatzen denez, estatu espainolak uste du emakumeen giza eskubidea eta sexu-eskubideak, besteak beste, ez direla funtsezkoak. Horrela, jarrera horrek erakusten digun ikuskeraren arabera, emakumeen eta LGTTBIen giza eskubideak bigarren mailako eskubideak dira, entitate propiorik gabeak. Jazarpen horien onespena jatorriko herrialdea nagusi diren zirkunstantzien mende uztea oztopo ia gaindiezina izan liteke haietatik ihesi espainiar lurraldera iristen diren pertsonentzat. Eskualde horietako giza eskubideen erakundeek eta gizarte-kolektiboek adierazten dutenez, zailtasunak dituzte oraindik beren osotasunean kontuan hartzen ez diren giza eskubideen urraketa batzuk biltzeko, estatuko egiturek eta estatukoak ez direnek ikusezin egiten baitituzte, eta gertatutakoa argitzeko eta egileak auziperatzeko ikerketa egin nahi izateak jazarpen-arriskua onartzea dakarrelako.

Berdintasun Legearen idazkuntzari buruzko oharra: Lege horrek emakume atzerritarrak aipatzen ditu, ez, ordea gizonak, haiek ere genero-arrazoiengatiko jazarpen mota jakin batzuk jasan baditzakete ere. Dena den, Lege horren helburua da emakumeek jasandako diskriminazioa desagerraraztea, eta, hortaz, esan daiteke esplizituki adierazten dituela zein esparrutan emakumeak ez dauden gizonekiko. Horrela, genero-arrazoiengatik jazarritako gizonek asiloaren babeserako aukera dute, testu horren arabera.

Bibliografia

  • UNHCR (2002): Directrices sobre la protección internacional: ‘Pertenencia a un determinado grupo social’ en el contexto del Artículo 1A(2) de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados y/o su Protocolo de 1967.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo

  • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.

  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta errefuxiatu-izaera arautzekoa.