Asimilazionismo kulturala

||

Atzerritarrak integratzeko eredu soziala, uniformetasun kulturala proposatzen duena eta gutxiengo etnikoak behartzen dituena nagusi den kulturaren hizkuntza, balioak, arauak eta nortasun-ezaugarriak hartzera, gutxiengo etnikoarenak alde batera utzita.

Historikoki, Europako herrialdeek integrazio mota hori sustatu dute kolonizazioaren garaitik hasita etorkinen harrera jendetsuaren garairaino, Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gaur egun, ordea, orokorrean onartzen da asimilazio-eredua ez dela arrakastatsua eta eredu horretan oinarritutako politika sozialek eta immigrazio-politikek porrot egiten dutela. Norberaren nortasuna eta kultura ukatzea dakarrenez, eredu hori giza eskubideen urraketan eta, bereziki, norberaren sinismen kulturalen eta erlijiosoen arabera bizitzeko eskubidearen urraketan oinarritzen da.

Print Friendly

Bibliografia

  • Lewis, R. D. (2005): When Cultures Collide: Leading Across Cultures. Nicholas Brealey Publishing, Londres.

  • Vertovec, S. (2004): Multiculturalism, Culturalism and Public Incorporation, en Miquel Rodrigo Alsina, Elementos para una comunicación intercultural. CIDOB fundazioa. Honako webgune honetan: http://www.cidob.org/Castellano/Publicaciones/Afers/rodrigo.html