Trauma-ondoko Estresaren Nahasmendua (TOEN)

||

da. Ez da eguneroko hizkeran “traumatiko” gisa deskribatzen diren egoera desatseginen ondoren garatzen (esate baterako, dibortzioa, lana galtzea edo azterketa bat ez gainditzea). Antsietatea eta Estresa Aztertzeko Espainiako Elkarteak honela definitzen du: “adin guztietako pertsonei eragin diezaiekeen nahasmendua”. “Oso traumatikoa izan den eta pertsonen bizitza arriskuan jartzen duen jazoera (atentatua, bortxaketa, erasoa, bahiketa, istripua, eta abar) pairatu edo ikusi ondoren sortzen da”.

Egoera traumatikoaren irudiak berriro agertzen dira behin eta berriz (flashback), norberaren borondatearen aurka, nahiz eta denbora igaro, zehatz-mehatz irudikatuz, antsietate-erreakzio indartsuekin batera (kezka, beldur handia, kontrolik eza, aktibazio fisiologiko handia, horrekin lotutako egoerak saihestea, eta abar). Horrek guztiak nekea, emozio handiak eta pentsamendu irrazionalak sortzen ditu.

Egoera traumatikoan egon gabe ere, pertsona askok garatzen dituzte trauma-ondoko estres-sintoma horietako batzuk. Pertsona batek gertatukoari balioespen handiena ematen badio eta ahul sentitzen hasten bada bere burua inplikatuta ikusten duelako (;niri gerta zekidakeen;) aukera gehiago ditu trauma-ondoko estres-sintoma batzuk garatzeko.

Print Friendly

Bibliografia